Maite
Lazkano. Damurik gabe. Elkar, 1982. 140 orrialde.
Hurrengoa
da kontua, hiruren kontua… Berrogei urteko ezkondutako emakumeak topo egin zuen
etorri berria zen gazte batekin. Gazte hau mexikar euskalduna da, eta margolaria gainera…, erakargarria berarentzat. Beraien artean amodioa hasten da, baina hasieran nekez. Azkenean amore emango du emakumeak eta hondartzako egurrezko etxe batera bizitzera joango dira elkarrekin. Orduan, istorioko momenturik hoberenean, senarra agertzen da “sentido común” apur bat jartzeko.
Dibertigarria da eleberri hau…
Ezagutu
berria daukat Maite Lazkano idazlea, Corin Tellado-a euskalduna. Ehun urteak betetako emakumea da oraintxe
(Donostia, 1917) eta bostehun liburu baino gehiago egin ditu.
Hasieran
Maite Sesé Lazcano gisa sinatzen zen. Noizbait Maite Sesé bihurtu zen Maite Lazcano
eta geroago Maite Lazkano eleberriak euskaratu nahian…
(Neuk be aldatu nahiko nuke, literaturarako gutxienez. Hemen Madrilen exotikoa geratuko litzateke eta Euskal Herrian peto petoa. Ea horrela kaleratzen didaten nobela, auskalo…)
No hay comentarios:
Publicar un comentario