Noraezean
bidea hartu dut berriro. Edozein lekutan,
baina mundutik kanpo, esan zuen poetak. Baina nik ez, uste dut ezetz.
Momentuz ez delako posible, eta gainera nik ez dudalako nahi. Kaminu horrek erreka
batera ondoratu nau, eta hortik jarraitzen dut. Lehenik eta behin baratzaren
eta zuhaitzaren artean… goizean goiz oilarraren kukurruaz… Eguerdi isilean
erreka bihurtu da ibaia eta arratsaldean lehortu egin da sorpresaz. Iluntzear txukelak
zaunka hasten dira. Baina niri bost… Ekaitzako argietaraino joan nintzen, bidea berbera jarraitzeko baina azala desberdinaz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario